Esta entrada en el blog no tiene contenido náutico, es simplemente una entrada de solidaridad con el Día Internacional del Euskara y algo más. De todas formas, si quieres una traducción al español (al inglés me sería más trabajoso :-)) dímelo vía comentario y lo incluiré.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunaren 60. urteurrena ospatu da.
Aurtengo edizioan Eusko-Ikaskuntzak, antolatzailea, Interneten sortutako sare sozial berrietan euskararen erabilera bultzatzea helburua dauka.
Blog xume honetan be horrelako ospakizuna kontutan eduki nahi dut.
Bere momentuan, blogaren ideia sortu nuenean, pentsatu nuen euskaraz ere egitea, hizkuntza bietan, hain zuzen. Baina horrelako erabakiek beti daukate prezio bat: denbora.
Kostatzen zait nahiko hizkuntza batean mantentzea blog hau bietan egiteko be bai… Eta beti bezala, aukeratzekotan, beti irabaziko du gaztelaniak, jende gehiago irakurriko duelako, noski. Ez da inoren kulpa, gauzak horrela daude (oraingoz), ona edo txarrerako, baina aldi berean, hori euskara eta gaztelaniaren artean berdintasunaren ezaren beste froga bat izan daiteke.Agian etorkizunean beste modu batez eraikiko dut blog hau, baina bitartean…
Euskara, Euskara,
jalgi hadi plazara,
baita ere internetera
No hay comentarios:
Publicar un comentario